
Vitoria-Gasteiz
Ezagutu Green Capital hiriburua!
Nafarroako Santxo VI.a erregeak sortutako hiri honek ia mila urte ditu, baina oraindik ere gordetzen du Erdi Aroko arima, arbendol-itxurako alde zaharrean. Gaur egun, haren iragan historikoaren ondare ikusgarriak liluratu egiten gaitu, hala nola XIII. mendeko Santa Maria katedralak, XI. mendeko harresiak, jauregi errenazentista ugariek, etxe barrokoek eta eliza gotikoek.
Hiri berdea da, bertatik ibiltzera gonbidatzen gaituena, haren adierazgarri diren arkitektura, begiratoki eta parkeak miresteko.
Bisita gidatu edo txangoren bat egin nahi baduzu, galdetu harrera-lekuan.
Udal Turismo Bulegoaren webgunean informazio eguneratua aurkituko duzu: ibilbideak, bisita gidatuak, ekitaldiak, liburuxkak... Bisitari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko beharrezkoa duzun guztia.
Ekitaldiak
Nazioko zein nazioarteko lehen mailako ekitaldi anitz hartzen ditu Gasteizek... Gustu guztietarako!
Ikusi beharrekoak
Alde zaharra
Erdi Aroko arbendola
IRAKURRI GEHIAGO
Santxo Jakitunak duela zortzi mende baino gehiago sortu zuen Gasteiz, eta oraindik ere Erdi Aroko arbendol-itxura mantentzen du haren bihotzak. Santa Maria katedrala buru duen muinoan, garai bateko artisau-lanbideen izenak gordetzen dituzte kaleek (errementari, zapatari, aiztogile, pintore), baita hamaika eraikin eder ere. Tenplu gotiko, jauregi eta dorreak zain edukiko dituzu.
Katedral zaharra
Santa Maria katedrala
IRAKURRI GEHIAGO
Muinoaren alderik altuenean, jatorrizko hiria kokatzen tokian, estilo gotikoko tenplu hau dago, UNESCOk Gizadiaren Ondarea izendatu zuena. XII. mendean eraikitako katedrala eraberritze-prozesuan dago egun, eta milaka pertsonak bisitatu dituzte dagoeneko bertan gauzatzen ari diren obrak.
Eraztun berdea
Oinez edo bizikletaz egiteko ibilbideak
IRAKURRI GEHIAGO
Berreskuratutako berdegune eta bideek eratzen dute eraztun berdea, balio ekologiko eta paisajistiko handiko txoko ugari lotuz. Hau da, oinezko zein txirrindularientzako sei parke handi eta, guztira, ia 80 km-ko ibilbideak. Eraztun berdera erraz hel daiteke Gasteizko edozein auzotatik, hiriko bidexka eta bidezidorrak hartuta.
Gastronomia
Pintxoak eta jatetxeak
IRAKURRI GEHIAGO
Gasteizek eskaintza gastronomiko zabala eta askotarikoa du: pintxotan joateko aukera dago, mokadutxo bakarrean zapore, testura eta kolore ezberdinez gozatzeko, Arabako Errioxako ardo ezin hobeaz lagunduta; edo prezio egokian kalitatea eta aniztasuna eskaintzen dituzten jatetxeetan eseri gaitezke lasai-lasai.
Europa Jauregia
Biltzarrak eta erakusketak
IRAKURRI GEHIAGO
Erabilera anitzeko eraikin handi, moderno eta erosoa da Europa jauregia. Bertan, besteak beste, 20 lantalde baino gehiago bil daitezke aldi berean, eta 5.700 pertsonarentzako gaitasun operatiboa du. Baina badu beste berezitasun bat ere: landarez apaindutako estalkia, arkitektura jasangarriaren erreferentzia bihurtua.