Aukerarik onena zure egonaldirako

85 apartamentu zabal eta altzariz erabat hornituak; dekorazio zaindua eta oso funtzionala dute, egonaldi bereziki erosoa izan dezazun. 1-4 pertsonentzako tokia dago, apartamentuaren arabera.

Jardines de Aristi aparthotelean, zerbitzu eta erraztasun guztiak izango dituzu eskura.
Aisialdiaz gozatzera ala lanera bazatoz, bakarrik, bikotearekin ala taldeka, naturarekin bat egiten duten apartamentu handi eta argitsuak zuretzako aukerarik erosoena izango dira.

Logela bakarreko apartamentuak

  • Jan-egongela, 21″ hazbeteko LCD pantailadun telebistarekin eta ohe-sofa batekin.
  • Logela bikoitza.
  • Erabat hornitutako sukaldea (hozkailua, bitrozeramikazko plaka, mikrouhin-labea, labea, arropa-garbigailua, ontzi-garbigailua, sukaldeko tresneria, esekilekua…).
  • Bainugela osoa, dutxaontziarekin eta toalla-euskarri bero-emailearekin; amenitieak barne.
  • Terraza, balkoia edo terraza atikoan.

Bi logelako apartamentuak

Logela bakarreko apartamentuetako ezaugarri berberak, eta, gainera…

  • Toki gehiago (48 metro koadrotik gora).
  • Bigarren logela bat, 90 x 200 cm-ko ohearekin.

Zerbitzu gehigarriak

Eroso egon zaitezen, zerbitzu gehigarriak ere jartzen dizkizugu eskura. Haietakoren bat interesatzen bazaizu, jakinaraz iezaguzu egonaldia erreserbatzean, erabilgarritasunaren araberakoak dira-eta.

JA-icono-desayuno

Gosaria

3 €-tik aurrera (hotelaren aurreko jatetxean).

Ohe gehigarria

18 €-tik aurrera.

Garaje estalia

Eguneko 6 €-tik aurrera.

Maskotak

Aldez aurretik eskatuta. Eguneko 10 €-tik aurrera.

Jatetxe atxikia

Aparthoteletik kanpo.

Biltegi-trastelekua

Kontsultatu.

Irteteko ordua atzeratzeko aukera

15:00ak arte: 10 €. 18:00ak arte: 20 €.

Erabilera anitzeko gelak

Kontsultatu.

Bisita gidatu eta txangoak (*)

Zerbitzuaren araberako prezioa.

Fisioterapia-zerbitzua (*)

Zerbitzuaren araberako prezioa.

Garbitegi-zerbitzua (*)

Zerbitzuaren araberako prezioa.

( * ) Zerbitzuok aldez aurretik erreserbatu behar dira, kanpoko enpresekin hitzartuta daudelako.