LEGE OHARRA
Lege ohar honek (aurrerantzean, Lege oharra) Jaureguizar S.L.ren (aurrerantzean, Jaureguizar) Interneteko http:// www.jardinesdearisti.net webguneko (aurrerantzean, webgunea zerbitzuaren erabilera arautzen du. Enpresa honek Gasteizen du helbide soziala: Salburua bulebarra 8, 1.a esk., 01002 Gasteiz (Araba). IFZ hau du: B48472500, eta Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago.
Legeria
Oro har, webguneko zerbitzu telematikoen erabiltzaileekiko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren menpe daude.
Aldeek berariaz uko egiten diote izan dezaketen eskumenari, eta Bilboko Auzitegi eta Epaitegien esku uzten dute berariaz kontratu baldintza hauek interpretatzerakoan edo betetzerakoan sor daitekeen edozein zalantza argitzea.
Edukia eta erabilera
Erabiltzailea jakinaren gainean dago, eta hala onartzen du, webgune honetan sartzeak ez duela esan nahi inola ere Jaureguizarrekin harreman komertzial bat hasi denik. Webgunearen titularrak ez du bat egiten kolaboratzaileek bertan azaldutako iritziekin. Enpresak egoki iritzitako aldaketak egin ahal izango ditu webgunean, aurrez jakinarazi beharrik gabe, eta webgunearen bidez ematen diren informazio eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, baita zerbitzarietan informazio eta zerbitzu horiek aurkezteko eta kokatzeko modua aldatu ere.
Jaureguizarrek ditu web orrialdeetako edukiaren, diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektualeko eskubideak. Beraz, debekatuta dago horiek kopiatzea, banatzea, jendaurrean jartzea, eraldatzea edo web orrialdeetako edukiekin egin daitekeen beste edozein jarduera, baita iturriak aipatuta egiten bada ere, Jaureguizarrek horretarako idatzizko baimenik eman ezean. Enpresaren web orrialdeetan agertzen diren izen komertzial, marka edo zeinuak beren jabeenak dira eta legez babestuta daude.
Estekak (link-ak)
Jaureguizarren web orrialdeetan estekak (link-ak) azaltzearen helburua informatzea da. Ez da haien inguruko iradokizun, gonbidapen edo gomendiorik egiten.
Datuen konfidentzialtasuna eta babesa
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren ildotik, Jaureguizarrek erabiltzaileari jakinarazten dio datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat daukala, enpresak berak beretzat sortutakoa eta bere ardurapean duena, erabiltzailearekiko harremanari eutsi eta harreman hori kudeatzeko helburuarekin. Baldintza orokor hauek onartzean, Jaureguizarrek bere zerbitzuak eskaintzeko ezinbesteko datu batzuk eskatuko dizkio erabiltzaileari.
Fitxategien eta formularioen erregistroa
Erregistro formularioa bete behar da webgunean eskaintzen diren zerbitzu batzuk eskuratu ahal izateko. Eskatutako datu pertsonalak eman ezean edo datuak babesteko politika hau onartu ezean, ezin izango da datu pertsonalak eskatzen dituzten eskaintzetan harpidetu, erregistratu edo parte hartu.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, erabiltzaile gisa erregistratzen zarenean lortzen ditugun datu pertsonalak Jaureguizarren titulartasuneko fitxategi batean gordeko direla jakinarazten dizugu (IFZ: B48472500; helbidea: Quintana 6, 48007 Bilbo (Bizkaia)), Datuak Babesteko Lege Organikoa garatzen duen 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritako segurtasun neurriak betez.
Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna
Erabiltzailea da emandako datuak egiazkoak eta zuzenak izatearen arduradun bakarra, Jaureguizarrek ez du horren gaineko inolako erantzukizunik izango. Erabiltzaileek emandako datu pertsonalak zehatzak, indarrekoak eta benetakoak direla bermatzen dute eta horren gaineko ardura hartzen dute, eta datuak behar bezala eguneratuta edukitzea hitzematen dute. Erabiltzaileak erregistro edo harpidetze formularioan informazio osoa eta zuzena ematea onartzen du. Jaureguizarrek ez du berea ez den eta beste iturri batzuetatik lortu den informazioaren egiazkotasunaren gaineko erantzukizunik eta, beraz, ez du informazio hori erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen kalte hipotetikoen inguruko erantzukizunik onartzen. Jaureguizarrek bere web orrialdeetako informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatu ahal izango du, baita informazio hori eskuratzeko aukera mugatu edo debekatu ere. Jaureguizarrek ez du inolako erantzukizunik izango berak emandako informazioan akatsak, gabeziak edo hutsuneak egotearen ondorioz erabiltzaileak jasan ditzakeen kalte edo galeren aurrean, baldin eta Jaureguizarrenak ez diren iturrietatik ateratako informazioa bada.
Cookie-ak
www.jardinesdearisti.com webguneak ez du cookie-rik erabiltzen; informazio fitxategi fisiko horiek erabiltzailearen terminalean bertan egoten dira, eta erabiltzaileak webgunean nabigatzea errazteko balio dute. Nolanahi ere, erabiltzaileak artxibo horiek instalatzea eragozteko moduan konfigura dezake nabigatzailea.
Helburuak
Jaureguizarren helburuak honako hauek dira: erabiltzailearekiko harremanari eustea, harreman hori kudeatzea eta informazioa ematea.
Adingabeak
Gure zerbitzuren batzuk bereziki adingabeei zuzendutakoak badira, Jaureguizarrek haien guraso edo tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak biltzeko edo, hala badagokio, datuen tratamendu automatizaturako.
Datuak hirugarrenei ematea
Jaureguizarrek ez dizkie erabiltzaileen datuak hirugarrenei emango.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzea
Adierazi beharrekoak jakinarazi eta datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango ditu erabiltzaileak Internetez lopd@jaureg.com helbidera zuzenduta edo posta arruntez “Jaureguizar, Erref.: DBLO, Quintana 6, 48007 Bilbo (Bizkaia)” helbidera zuzenduta. Eskubide horiek erabiltzeko eta Datuak Babesteko Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998 Instrukzioa betetzeko, nortasuna egiaztatu behar du Jaureguizarren aurrean, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia bidaliz edo zuzenbide aldetik baliagarria den beste edozein baliabideren bidez. Hala ere, erregistro datuak webgunean bertan aldatu edo zuzendu ahal izango dira, erabiltzaile izenarekin eta pasahitzarekin identifikatu ondoren.
Segurtasun neurriak
Jaureguizarrek datu pertsonalak babesteko legez ezarritako segurtasun neurriak hartu ditu, eta eskura dituen baliabide eta neurri tekniko gehigarriak ezartzen saiatzen da Jaureguizarri emandako datu pertsonalak galtzea, oker erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea edo lapurtzea saihesteko. Jaureguizarrek ez du erantzukizunik izango Jaureguizarri egotzi ezin dakizkiokeen arrazoiengatik (linea telefonikoen akats edo gainkargek zein Datu Prozesuen Zentroko, Interneteko sistemako edo beste sistema elektroniko batzuetako gainkargek sistema elektroniko honen erabileran sortutako atzerapenak edo blokeoak)sistema elektroniko honen funtzionamenduan gerta daitezkeen interferentzia, hutsune, eten, birus informatiko, matxura telefoniko edo deskonexioen ondoriozko kalte edo galeren aurrean, ezta hirugarren pertsonek Jaureguizarren kontroletik kanpo legez kontrako esku-sartzeak egitearen ondorioz sor daitezkeen kalteen aurrean ere. Nolanahi ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla erasoezinak.
Onarpena eta baimena
Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalak babesteko baldintzen berri eman zaiola, eta Jaureguizarrek datu horiek modu automatizatuan erabiltzea onartzen eta baimentzen du, Datu Pertsonalak Babesteko Politika honetan adierazitako moduan eta zehazturiko helburuetarako. Webgunean eskainitako zerbitzu batzuek baldintza zehatzak izan ditzakete, datu pertsonalak babesteko aurreikuspen espezifikoekin.