Behar duzuna behar duzula, eska ezazu harrera-lekuan

Wifia

Aparkalekua kanpoaldean

Sehaska, haurtxoentzako bainera eta haur-aulki altua

JA-icono-plancha

Lisatzeko kita

Kutxa gotor zentralizatua

Ekipaje-zaintza

Garbiketa-zerbitzua

JA-icono-secador

Ile-lehorgailua

Zerbitzu gehigarriak

Aukerako zerbitzuak ere badituzu, eroso egon zaitezen. Haietakoren bat interesatzen bazaizu, jakinaraz iezaguzu egonaldia erreserbatzean, erabilgarritasunaren araberakoak izan daitezke-eta.

JA-icono-desayuno

Gosaria

3 €-tik aurrera (aparthotelaren aurreko jatetxean)

Ohe gehigarria

18 €-tik aurrera

Garaje estalia

Eguneko 6 €-tik aurrera

Maskotak

Aldez aurretik eskatuta. Eguneko 10 €-tik aurrera

Biltegi-trastelekua

Kontsultatu

Erabilera anitzeko gelak

Kontsultatu

Irteteko ordua atzeratzeko aukera

15:00ak arte: 10 €. 18:00ak arte: 20 €.

Bisita gidatu eta txangoak

Zerbitzuaren araberako prezioa.

Fisioterapia-zerbitzua

*Aldez aurretik kontratatu behar da

Garbitegi-zerbitzua

*Aldez aurretik kontratatu behar da

* Eskaintzen baldintzak

Egonaldi luzeak

Zazpi gau baino gehiagoko egonaldietarako, begira itzazu gure deskontu bereziak (astebeteko, bi astetako edo hilabeteko egonaldietarako). Jarri gurekin harremanetan eta tarifa bereziak jakinaraziko dizkizugu.

Igandetan, presarik gabe

Igandeak ez dira goiz altxatzeko egunak! Webgune bidezko eskaintza esklusiboa: ostiral eta larunbaterako erreserba egiten baduzu, 15:00ak arte geratu ahalko zara igandean, 12:00ak arte beharrean. Inolako kostu gehigarririk gabe. Interesatzen bazaizu, gogora iezaguzu hona heltzean.

Ume txikiren batekin bidaiatuko duzu?

Bi urte baino gutxiagoko haurrentzat doakoa da. Gainera, sehaska, haurtxoentzako bainuontzia eta haur-aulki altua eskaintzen ditugu kosturik gabe. (Aldez aurretik eskatu behar dira; erabilgarritasunaren
araberakoak).

Erreserba goiztiarrak

Hilabete baino lehenago erreserbatzen baduzu, % 10eko deskontuaz gozatu ahalko duzu. (Aldez aurretik ordaindu behar da erreserba egitean, eta ez dago itzultzeko aukerarik / Ekitaldi bereziren bat badago, ez da deskontu hori aplikatuko).