Ongi etorri Jardines de Aristi-ra!
Den-dena duzu aukeran: apartamentu batek eskaintzen duen askatasuna, ingurune natural pribilegiatu baten lasaitasuna eta gure zerbitzuen erosotasuna.
Hiru solairuko apartamentu-hotel modernoa da Jardines de Aristi, eta lorategi zein berdegunez inguratuta dago, Salburuko parkearen ondoan; hau da, edozein urtarotan ikustekoa den inguru natural babestuan. Aisialdiaz gozatzera ala lanera bazatoz, bakarrik ala taldeka, edo zure etxea berritzen duten bitartean etxebizitza bat behar baduzu, hauxe duzu toki ezin hobea Gasteizen ostatu hartzeko.
Hotelaren aurrean autobus-geralekua dago (L3), eta 15 minututan zuzen-zuzenean erdigunean egon ahalko zara. Aparkalekuak ere baditugu, barruan zein kanpoan.
Harrerako zerbitzuak
Ordutegia: astelehenetik larunbatera 9:00etatik 19:00etara; eta igande eta jaiegunetan 11:00etatik 19:00etara. Ordutegitik kanpo bazatoz, ez kezkatu, eguneko 24 orduetan erregistra zaitezke check-in automatikoko sistemari esker. Gainera, zure lasaitasunerako, larrialdietarako telefonoa izango duzu erabilgarri 24 orduetan.
Egonaldi luzeak
Jardines de Aristi bikaina da hirian egonaldi luzeak egin behar dituztenentzat. Erabat hornituta dauden apartamentuetan, eta eskaintzen ditugun deskontu bereziei esker, etxean bezala sentituko zara. Edo are hobeto! 😉
Taldeentzako erraztasunak
Kirol-kontzentrazioak, enpresak, familia taldeak eta ekitaldi handietarako ostatua eskaintzea dira gure berezitasuna. Zuen unerik berezienen parte izatea dugu gogoko.
Zaindu nahi zaitugu!
Horregatik duzu hau guztia eskura...

Wifi.
Doakoa.

Egongela, salmenta automatikoko makinekin.
Kafe, zuku eta mokadutxoak hartzeko.

Bilera-aretoak.
Erabilera anitzekoak.

Logela irisgarriak.
Gurpil-aulkietarako egokituak.

Ongi etorri, maskotak!
Gehigarri txiki baten truke, zure maskota ere gustura hartuko dugu.

Aparkalekua barruan eta kanpoan.
Kanpokoa dohainik; barrukoak eguneko 6 €-ko gehigarria du.
